


Diseinu berri berria. TXIKIA
Lazkao Txiki bertsolariak sarri erabiltzen zuen esaldia da diseinu honen oinarria
Gehiago irakurri
Diseinu berri-berria: BAKEAN
Esaera zaharra du oinarri diseinu honek. "bakean dagoena, bakean utzi!"
Gehiago irakurriBertsozale jantzientzat
Bertsoak, barruak puntuz puntu jazten dituen bezala; puntuz puntu jantzi nahi du, PUNTUTAN dendak azala ere.
Bertsoak, hitzak, esaerak... hizkuntza bera oinarri hartuta sortuko diren diseinuekin marraztuko ditugu erropak. Puntuak harilkatuz koloreztatuko ditugu hitzak.
Bertsolariak, puntuz puntu osatzen dituzte bertsoak. Esaera zahar eta berriek, hitzen harian izkutatzen dituzte puntuak. Jostunak, puntuz puntu harilkatzen ditu ohialak. Puntuz puntu osatuko du, PUNTUTAN dendak, bere bidea.
Bertsozaleak eta lagunak dira PUNTUTAN denda sortu duten Eneko eta Unai. Elkarri puntuak jarriz, josi dute proiektua. Neurri, doinu, kolore eta irudi guztiak izango dira puntutan jarduteko gai.