Baldintza Orokorrak

Bidalketa baldintzak

Eskaerak, TOURLINE EXPRESS bidez bideratuko dira.

Eskaerak jasotzen diren unetik, jasoko dituzun unerarte, aste bete igaroko da gehienez. Eta bidalketan arazorik izango bada, zuekin jarriko gara harremanetan email bidez.

Eskatutako produktua agortua balego, zurekin harremanetan jarriko ginake, eta eskatutakoa modurik egokienean eta azkarrenean bideratuko genizuke.

Bestela, gure Donostiako Loiola auzoan kokatua den dendara hurbildu eta bertan jasotzeko aukera izango zenuke beti.

Ordainketa modua

Gure dendan, egokien zaizun ordaiketa modua aukeratu zenezake:

Trasferentzia: Erosogo bazaizu, banku bidez trasferentzia bideratu zenezake; modu honetara, ez zenituzke zure banku daturik eman behar izango. Behin eskaera bideratuta, zurekin harremanetan jarri eta gure kontu zenbakia bideratuko genizuke bertara diru sarrera egin zenezan. Trasferentzia egin izanaren abisua jasotzen dugunean, jakinaren gainean jarri eta eskaera bideratzeari ekingo genioke.

Eskura(Kontrarenbolso): Ordainketa, eskaera jasotzen duzun unean egingo zenuke eskura. Kontutan izan behar duzu, dirua prest edukitzea eskaera jaso behar duzun lekuan izatea.

Kreditu txartela (Online ordainketa): edozein VISA, Mastercard edo 4B txartel bidez egin ahalko duzu. 
Ordainketa egiteko unean, txartelaren datuak sartu beharko dituzun bankuaren orrialdera bideratuko zaizu modu seguruan; eta ondorengo bankua bera izango da, zure bankuarekin harremanetan jarri eta ordainketa baimenak eskatuko dituena.
Txartelaren datuok, ez dira guregan inolako unean izango. Bestetik, ordainketaren inguruko komunikazio bide oro (nabigatzailearen, gure zerbitzari eta bankuko zerbitzariaren artekoak) SSL protokolo seguruak babesten ditu, nabigatzailearen oinarrian agertzen den kandatuaren imaginak adierazten duen bezela. Guzti honek, txartela bidezko ordainketa segurua, erosoa eta eraginkorra ziurtatzen du.

Paypal: Ordainketa modu hontako kontu baten jabe bazara, bertan duzun fondoei edo kreditu txartel bati esker, zure eskaera modu honetara ordain zenezake. Ordainketa modu hau aukeratzen baduzu, Paypal web gunera berbideratuko zaizu eta bertan egin ahalko duzu ordainketa modu azkar eta seguruan.

Ordainketak, eurotan egingo dira eta gure produktu guztiek BEZ zerga dute.

Itzultzeak

Ziur gaude eskatutako duzun produktuarekin pozik geratuko zarela; baina inoiz, itzultzea beharrezkoa izan litekeela, badakigu. Ondorioz, prozesu hau ahalik errezena izan dadin nahi dugu.

Lehenik eta behin, banaketa enpresak, eskaera eskura ematen dizun unean, produktuak arazoren bat garbi duela antzematen baduzu, ETZAZU produktua onartu eta banaketa enpresakoari, itzuli dezan eskatu. Zurekin ahalik azkarren jarriko ginake, arazoa duen produktu horren pareko egokia berbideratzeko.

Eskatutako produktua jasotzen duzun unetik, zazpi egun dituzu jasotakoa ikusi eta denbora epe horretan, diruaren itzulketa eskera bideratu zenezake (eta, eskatutakoak ahusturarik badu, ondo dagoen pareko berri bat eskatu ahalko zenuke)

Jaso duzun produktu bat itzuli nahiko bazenu, gurekin jarri beharko zenuke harremanetan info@puntutan.com helbidean eta ondorengo prozesua bete beharko duzu:

Itzuli nahi duzun arropa, ondorengo helbidera bideratu beharko zenuke. 

Puntutan - Tourline Express bulegoa. Pescadores Gran Sol Kalea, 20011 Donostia, Gipuzkoa ; edo Puntutan, Aralar mendia kalea 44. Loiola 20014, Donostia (inor ez bada dendan, pareko OgiBerrin utzi dezakezu)

Itzuli nahi dituzun arropak, ahalik ondoen bilduta bidali behar dituzu, eta poltsa edo kaxaren barruan, idatziz, zein aldaketa egin nahi duzun adierazi behar diguzu garbi.

Dana jasotzen dugun unean, berria prestatu eta bidaliko genizuke bueltan.

Produktuak arazorik balu, edo eskatutakoa ez bada izan jaso duzuna, edo itzuli behar duzu gure arazo bat izan dela tareko, guk bideratuko genuke Tourline express banaketa enpresa produktua jasotzeko.

Produktuaren ardura zurea izango da gure eskuetara iritsi bitartean. Ondorioz, bidalketa egin izana ziurtatzen duen banaketa modu batean egitea gomendatzen zaizu (korreo zertifikatu edo banaketa enpresa bidez). 
Edozein kasutan, itzultzea, bidalketa zorroan eta modu onean egin beharko zenuke
Itzultze bat ez onartzeko eskubidea dugu aurretik aipatu baldintzetan jasoko ez badugu.
Produktua jasotzen dugun unean, berri bat bidali edo dirua itzultzeari ekingo genioke. Dirua itzultzea balitz eskatutakoa, trasferentzia bidez egingo genuke eta zuk emandako kontu korrontean egingo genuke diru sarrera, produktua jaso eta aste betera, gehienez.

 

Harpidetu gure buletinera

Eta gure eskaintza, promozio, zozketa, albiste... eguneratuta egongo zara

mailing Mailrelay sistema

ver carro Contact