Diseinuak

Ederra da

Julio Soto bertsolariak, 2019 Nafarroako txapelketako txapela jantzi zuela kantatu zuen agurrean oinarritutako diseinua da.

Ez da uste bezain zaila / Zoriona aurkitzea

Besteei pakea eman / Zein norberak sentitzea

Baldintza derrigorra da / Orainean gelditzea

Burua atzoan edo / Geroan ez ipintzea

Nahiz gertatu gozatzea / Bezelaxe sufritzea

Ondoan norbait sortzea / Ondoan norbait hiltzea

Nahiz gertatu gozatzea / Bezalaxe sufritzea

Bere poz eta bere min / Ederra da bizitzea

Eonailo. Esaera zahar batean oinarritua

Sua. Maialen Lujanbio, "Sua" gai zuela kantatu zuen bederatzikoan oinarritutako diseinua

Poto. Bertso akats larrienetakoa da potoa. Baina...

Iparraldetik. Bertso doinua du oinarri "haizea dator iparraldetik"

Pello Joxepe. Bertso doinu ezaguna da diseinu honen oinarria.

Ikastola. Sustrai Colinak, 2013ko finaleko azken agurrean kantatu zuen bertsotik ekarria.

Itsasoa. Xebastian Lizasok, 89ko txapelketan, bakarkakoan kantatu zuen bukaera hau.

BertsOzale. Oxigenoaren ikurra, bertsozalean txertatuz, bertsozalea bertsoaren arnasa dela sugeritzen duen diseinua.

BECtan. "BECtan egon nintzen". Txapelketa nagusiko BECeko finala oinarri hartuta sortutako diseinua

Lazkao Txiki. Bertsolari handi/txikia gogoan sortu da diseinu hau

Loiola. "Behin batian loiolan" bertso doinua du diseinu honek oinarria.

Zortzikoa. Bertsoaren metrika adierazten duen diseinua

Paristik. haurren arropentzat pentsatutako diseinua da, kantu ezaguna du oinarri

Itzali. 2017ko Irungo finalaurrekoan, Maialen Lujanbioren kartzelako azken bertsoan oinarritzen da diseinua.

Moztu. Esaera zahar bat du oinarri "Bitan neurtu eta behin moztu"

Egurra. Esaera zaharra da diseinuaren oinarria. "Nolako egurra, halako ezpala"

Intxaurrak. Esaera zaharra du oinarri diseinu honek. "urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau"

Usoak. Esaera zaharra du oinarri. "azkar eta ondo, usoak hegan"

Irriparra. Andoni Egañak, "irriparra" hitza gai zuela kantatu zuen bederatzikoan oinarritutako diseinua

Hao ixilik. Ez duzula diseinua ulertzen?

 

Harpidetu gure buletinera

Eta gure eskaintza, promozio, zozketa, albiste... eguneratuta egongo zara

mailing Mailrelay sistema

ver carro Contact