Gure baliabideak, zure eskura
Puntutan dendak, zerbitzu berri bat eskaintzen du norbanako, elkarte eta delakoei.
Inork, diseinu jakin bat sortu eta salgai jarri nahi badu, Puntutan on-line dendaren baliabideak eskuragarri ditu.
Hauek dira puntutan dendak eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Zure ideia garatu eta diseinua proposatuko du Puntutan-ek.
- Zure diseinua prest baduzu, nahi duzun erropetan serigrafiatuko dugu.
- Puntutan on-line dendan, atal bat izango duzu zure erropak saltzeko; beti ere, Puntutan-ek egokitzat jotzen badu.
Ideiaren jabeak, Puntutanen zerbitzu hauengatik ordainduko du; eta Puntutanek, dendan salgai jartzea egokitzat jotzen bada, saltzen denaren portzentaia da ideiaren jabeak jasoko duena.
Berri gehiago izateko, info@puntutan.com helbidera idatzi.
Hao ixilik diseinua da, zerbitzu hau baliatu duen aurrena.