Helduak > Sua
2009ko txapelketa nagusiko finalean, Maialen Lujanbio, Sua hitza gaitzat zuela kantatu zuen bederatzi puntukoa.
Hura asmakizuna, homo habilisena
bazun intenzioa, bazuen sena,
bi harrik elkar joaz txispa bat aurrena
asmakizun handina, mendeetan barrena
sua da problema
baso askorena
eta jaki dena
berotzen duena
eta bi begiradak
sortzen dutena.