Helduak > Ikastola
Sustrai Colinak, 2013ko finaleko azken agurrean kantatu zuen bertsotik ekarria.
Muxu handi bat zuri entzule, etxeko ta lagun berdin
ni Seaskako ikasle izan naiz, bertsolari izan aintzin,
ta azkenaldian gertatzen denak emana dit gaur min
sentitu sortu eragin, zaharretik berria egin,
ikastola bat nahi dut Hendaian, Beskoitzen, Maulen, Garazin...
bihar herri bat izan dezagun, ta euskaraz bizi dadin.